MANDOEGI

MANDOEGI   Azaroaren 24an 8:30ean Tabakalera (Kotxez)   Ibilbide zirkularra, Leitzalarrea aisialdi-eremutik abiatuta, Mandoegi eta Urepel gailurretara eramango gaituena. Bi mendi igo arren, ez da irteera gogorra. Ibilbide guztia ia 11 kilometrokoa izango da, 580 metroko desnibela gaindituta. Ibilbidea Leitza herrian dagoen Leitzalarrea aisialdi-eremutik hasten da. Izaieta eta Sarasainerantz hasiko gara …

Continue reading

BELATE – TXARUTA – DONAMARIA

BELATE  – TXARUTA – DONAMARIA  azaroaren 17an 8:30 Tabakalera (autobusez)   Aupa, mendizaleok!   Belate portutik abiatuko gara, NA-1210 eta GR-12 Benta Quemadan gurutzatzen diren lekutik. GRa jarraituko dugu Putzuetako Gaina izeneko gailurrera iritsi arte. Beti iparralderantz, gailurretik jaitsita, Txaruta eta Garmendi igo eta jaitsiko ditugu. Buruzarrera iritsiko gara eta …

Continue reading

50. urteaurrena

Dakizue bezala, urriaren 27an Aitzarte Mendi Taldearen 50. urteurrena ospatuko dugu eta horretarako bi ekitaldi antolatu ditugu, mendi irteera bat erraza eta adin guztientzat aproposa Txurrukupuntara, Aitzartek buzoia jarri zuen lekura eta bazkari bat Plaza Haundin.    Txurrukupuntara joateko, tabakaleratik 8:30etan autobusez irtengo gara. Autobusa doan da, Aitzartek ordainduta.   …

Continue reading

LIZARRAGA-PORTUPEKO LEZEA-LIZARRAGA

Apirilak 7   – AUTOBUSEZ 8:30 TABAKALERAN   Gure ibilbidea Lizarragako tuneletik abiatuko da, eta helmuga izango ditugu Portupekoleze eta Lezaundi formazio natularak. Lizarragako mendateko gailurretik Urbasara joaten den pista zabal batetik aterako gara, segituan mendi-bide hori utziko dugu eta eskuinera tontorrera igotzen hasiko gara. Beriain agertuko zaigu eta beherago Unanuko …

Continue reading

ASTEBURUKO IRTEERA BERNEDO

Kaixo, mendizaleok: Kurtso honetako lehendabiziko asteburuko irteera iristear dugu. Oraingoan, Toloñoko Mendilerrora itzuliko gara. Martxoaren 23an, Tabakaleratik kotxez goizeko 8:00etan aterako gara, Bernedora abiatzeko. Bernedo-Lapoblacion-Bernedo ibilbidea egingo dugu, eta gau horretan Bernedoko aterpetxean lo egingo dugu. Biharamunean, 24an, Lagranetik Palomares tontorrera igoko gara. Aterpetxean, mantenu erdian egongo gara: afaria, ostatua …

Continue reading

Ibilaldi Neurtua – Martxoak 10

Aupa mendizaleok : Urtero bezala, Eskola Mendi Lehiaketa burutzeko datak hurbiltzen ari zaizkigu; Ibilaldi Neurtuarekin gauzatuko da. Oraingo honetan, martxoaren 10ean egingo dugu; Tolosara joango gara gure mendizale txikiak zein trebeak diren erakustera. Ibilbidea 12,5 km ingurukoa da, hiru ordutan egiteko modukoa, gainera, aurten daramagun martxarekin oso erreza izango da …

Continue reading

Eski Irteera

Kaixo mendizale agurgarriok:   Aurten ere ANTXETA TALDEArekin elkarlanean neguko jarduera bat antolatu dugu. Berriro elurretan egun pasa egiteaz ari gara alpino eskia ikasteko eta praktikatzeko. Jarduera hau hurrengo igandean, otsailaren 24an izango da eta Panticosa estaziora hurbilduko gara eskiekin zein trebeak garen erakusteko.   Honetarako, autobusez joango gara bertaraino; …

Continue reading

AINHOA-DANTXARINEA- ATXULEGI-ERREBI-AINHOA

Otsailaren 10ean. Tabakaleran 8:30ean Kotxez Txango honetan, Ainhoa ingurutik ibiliko gara. 13 kilometroko itzulia izango da, inongo zailtasunik gabe. Arrano Mendira ez gara joango, irteera oso luzea eta gogorra bihurtuko litzatekeelako. Ainhoako parkingetik abiatuko gara. Marka horiak jarraituz, Dantxarinearantz joango gara. Hara iritsi eta errepidea gurutzatuko dugu, kanpin aldera joateko. …

Continue reading

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN AZAROAren 16a – Kotxez 8:30ean TABAKALERAn   Ibardinen emango diogu hasiera ibilbideari, GR10en ipar-mendebaldera baliza txuri gorriei jarraituz. Igoera nahiko aldapatsuak zelaigune batera eramango gaitu,  Jazkibelen eta Xoldokogainaren aurrean. Ezkerretara egin eta Mattalera iritsiko gara, eguneko lehendabiziko gailurrera. Hortik behera, Bizkartuko lepora jaitsiko gara, eskuinean Munoa …

Continue reading

Finalista Eguna 2018

Aupa, mendizaleok!   FINALISTA EGUNA hurbiltzen ari denez, gogoan hartu gure mendizale txikien denboraldiko egun berezia dela. Urtero bezala, monitore talde batek lagunduko die. Aurtengoa Villabonan egingo dugu, eta ez dago aitzakiarik gure ausart txikiek egun polita gurekin igaro ez dezaten.   Urriaren 21ean izango da. Goizeko 08:15an geldituko gara …

Continue reading