Ibilaldi Neurtua – Martxoak 10

Aupa mendizaleok :

Urtero bezala, Eskola Mendi Lehiaketa burutzeko datak hurbiltzen ari zaizkigu; Ibilaldi Neurtuarekin gauzatuko da. Oraingo honetan, martxoaren 10ean egingo dugu; Tolosara joango gara gure mendizale txikiak zein trebeak diren erakustera. Ibilbidea 12,5 km ingurukoa da, hiru ordutan egiteko modukoa, gainera, aurten daramagun martxarekin oso erreza izango da gure mendizale fin hauentzat.

 

Ibilbidea taldeka egin behar da talde bakoitzean hiru eta bost partaide artean egon beharko direlarik, baina taldeak bertan gaudela antolatuko ditugu.

 

Ibilbidearen hasierara autobusez hurbilduko gara; horretarako, TABAKALERAn goizeko 08:00tan elkartzeko ordua jarri dugu. Puntualak izan behar dugu ibilbidearen irteeran goizeko 09:00ak baino lehen egon behar dugulako.

 

Haurrek hamaiketakoa eraman beharko dute. Ibilbidea bukatzean, Egiara itzuliko gara Plaza Handira 13:30ak aldera iristeko. Honela etxean bazkaldu eta familiarekin gertatutakoak kontatzeko aukera izango dute.

 

Zazpi urtetik gorakoek parte hartu dezakete, baina gurasoak dira erabakiko dutenak honelako ibilbide batean ongi moldatzeko gai diren ala ez (Aitzarterekin ibiltzen direnek ez dute inolako arazorik izango ibilbidea burutzeko). Begiraleak dena den, denek txapeldunak bezala amaitzeaz arduratuko dira.

 

Haurrak bere ibilbidea egiten duten bitartean, apuntatzen diren helduekin beste ibilbide bat egingo dugu Uzturretik.

 

Izena emateko martxoaren 5a baino lehen betiko kontaktuen bidez (Latxaga Aitor Ikastolan, eta Mª Reina Ikastola, Intxaurrondo Hegoa Ikastola eta Lauaizeta kirol koordinatzaileekin kontaktatuta).  Edozein zalantza izanez gero, aitzartemt@gmail.com helbidean egongo gara.

 

Sekulako plana !! Anima zaitez !!

 

Formularioa: https://goo.gl/forms/YaY2ewDqYlJsGtbu1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude