IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN AZAROAren 16a – Kotxez 8:30ean TABAKALERAn   Ibardinen emango diogu hasiera ibilbideari, GR10en ipar-mendebaldera baliza txuri gorriei jarraituz. Igoera nahiko aldapatsuak zelaigune batera eramango gaitu,  Jazkibelen eta Xoldokogainaren aurrean. Ezkerretara egin eta Mattalera iritsiko gara, eguneko lehendabiziko gailurrera. Hortik behera, Bizkartuko lepora jaitsiko gara, eskuinean Munoa …

Continue reading

Finalista Eguna 2018

Aupa, mendizaleok!   FINALISTA EGUNA hurbiltzen ari denez, gogoan hartu gure mendizale txikien denboraldiko egun berezia dela. Urtero bezala, monitore talde batek lagunduko die. Aurtengoa Villabonan egingo dugu, eta ez dago aitzakiarik gure ausart txikiek egun polita gurekin igaro ez dezaten.   Urriaren 21ean izango da. Goizeko 08:15an geldituko gara …

Continue reading

Araia aranzazu

2018ko urriak 7, 8.30tan tabakaleran Autobusez Araian emango diogu hasiera ibilbideari, bide aldapatsu eta zuzen batetik gora. Allendeko lehenengo seinaleari jarraituko diogu, eta sigi-saga batzuen ondoren, lehenengo langara iritsiko gara. Bertan  hartuko dugu San Adrian/Allarte bidea. Adrianeko seinaleari jarraituta, baso arteko bidexka batetik, Iturriotzeko iturrira iritsiko gara eta ur freskoa …

Continue reading

Otzaurte – Txurrukupunta-Gazteluberri

Pto de Otzaurte – Txurrukupunta- Gazteluberri – Pto de Otzaurte. 2018Ko otsailaren 11an 8´15etan Tabakaleran Kotxez Altzania mendi lerrora doan irteera honi jai giroan ekingo diogu, Aitzarteko (eta Egiako) mendizale ororentzat Txurrukupuntako gailurra bisitatu beharreko da. Izan ere, bertan jarri genuen gure izena daraman buzoia; sinbologia eta oroitzapenez beteriko tokia …

Continue reading

Egia-San Markos-Txoritokieta-Zamarbide-Egia

Urtarrilak 14. Plaza Handin Goizeko 9etan Egia-San Markos-Txoritokieta-Zamarbide-Egia   Urtea hasteko,  gure txikientzako txango erraz eta polit bat prestatu dugu. Egiatik aterako gara San Markos aldera abiatzeko eta handik Txoritokieta eta Zamarbidetik ibiliko gara. Han hondakin megalitikoak ikus ditzakegu eta Donostiako inguruko bista ederrak izango ditugu. Bidean hamaiketakoa egingo dugu …

Continue reading

Urgull Extreme

Kaixo mendizaleok eta urte berri on!!!!! Gabonak pasa dira eta badakigu janaria eta edariarekin pasa egin zaretela, beraz urtea hasteko irteera gogorra antolatu dugu. Igandean, urtarrilaren 7an 9´30tan Plaza Haunditik abiatuko gara Urguleko tonttorraraino joateko. Noski, holako aleginak hamaiketako berezi bat merezi du; horregaitik handik Mejillonerara joango gara,

2017ko Asanblea eta Santo Tomas

Kaixo bazkide agurgarriok: Urte bukaerara iristen ari gara eta laster konbokatuko dugun Ohiko Batzar Nagusira deitzeko zuengana jotzen dugu. Ah! eta bide batez, San Tomasak elkarrekin ospatzeko. Badira lau urte batzorde honek elkartearen zuzendaritza lanak egiten hasi zirenetik eta asko dira denbora tarte honetan gertatutakoak.Hutsuneak eta fitxaketa berriez gain, proiektu …

Continue reading

HONDARRIBIA-BIOSNAR-HONDARRIBIA

Abenduaren 3an. HONDARRIBIA-BIOSNAR-HONDARRIBIA KOTXEZ 8:30ean TABAKALERAN Kaixo lagunok: Egiatik aterako gara eta Hondarribira abiatuko gara , kotxeak Guadalupen utziko ditugu , hor talaia bidera jaitsiko gara gura txangoa hasteko. Hasieran itsas hertzetik joango gara , orain ez baina uda partean eginez gero bainu bat ez legoke gaizki, Artzuportu kalarik politena …

Continue reading

OHARRA / AVISO IMPORTANTE

OHARRA / AVISO IMPORTANTE Igande honetan daukagun irteera kotxez joan behar genuen, baina jende asko apuntatu denez, AUTOBUSEZ joango gara. Beti bezala: Bazkideak 10€, bazkide ez direnak 15€. Haurrak dohain. Egun bertan kobratuko dugu. 8´30etan TABAKALERAN, AUTOBUSEZ Gogoratu: linterna edo frontala eraman.