ASTEBURUKO IRTEERA BERNEDO

Kaixo, mendizaleok:

Kurtso honetako lehendabiziko asteburuko irteera iristear dugu. Oraingoan, Toloñoko Mendilerrora itzuliko gara.

Martxoaren 23an, Tabakaleratik kotxez goizeko 8:00etan aterako gara, Bernedora abiatzeko. Bernedo-Lapoblacion-Bernedo ibilbidea egingo dugu, eta gau horretan Bernedoko aterpetxean lo egingo dugu. Biharamunean, 24an, Lagranetik Palomares tontorrera igoko gara.

Aterpetxean, mantenu erdian egongo gara: afaria, ostatua eta gosaria. Bazkideen prezioa izango da: helduentzat 20 eurokoa, ume eta gazteentzat (30 urte arte), 15 euro. Ez bazkideentzat prezioa izango da: Helduentzat, ume eta gazteentzat (30 urte arte) 27,50 euro.

Izen-ematea burutzeko, ordainketa transferentzia bidez egin beharko da 2019ko martxoaren 20ko 24:00ak baino lehen.

LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111

Aterpetxekoek, antolakuntzarako, jakin behar dute, aste bat lehenago, inork alergiarik duen, zeliakoa den, menu berezirik beharko duen: begetarianoa, beganoa… Beraz, menu espezifikorik behar baduzue, Aitzarteko arduradunoi jakinarazi martxoaren 15a baino lehen.

Espero dugu plana zuen gustukoa izatea eta eguraldia gure alde jartzea asteburuaz gozatzeko.

Bi ibilaldien trackak eta argibideak atxikituta dituzue.

APUNTATZEKO https://goo.gl/forms/PdJN3TiETk8Aeubx2

Ondo izan.

Comments are closed.