LIZARRAGA-PORTUPEKO LEZEA-LIZARRAGA

Apirilak 7   – AUTOBUSEZ

8:30 TABAKALERAN

 

Gure ibilbidea Lizarragako tuneletik abiatuko da, eta helmuga izango ditugu Portupekoleze eta Lezaundi formazio natularak.

Lizarragako mendateko gailurretik Urbasara joaten den pista zabal batetik aterako gara, segituan mendi-bide hori utziko dugu eta eskuinera tontorrera igotzen hasiko gara. Beriain agertuko zaigu eta beherago Unanuko herria.

Metro gutxira gure lehenengo helmuga topatuko dugu: Portupekoleze, harrizko arkua da eta azpitik pasatuko gara beste aldera. Giro liluragarri horretan tarte bat hartuko dugu argazkiak ateratzeko. Jaisteko bidetik itzuliko gara, eta berriro mendebalderantz ibiliko gara Lizarragako bistaz gozatzen.

Portupekoleze pasata, Olliderako bidean jarraituko dugu gure eskuinera Beriain daukagula. Pixka bat aurrerago, bide aldapatsu batetik, San Adrian baselizara igoko gara, eta Sakanako panoramika zabala ikusiko dugu.

Mendebaldera jarraituta, beherantz egingo dugu pistaraino, eta bertatik 2 km ibiliko gara. Pistatik aterako gara, pareta batek babestuta dagoen leize batetik pasako gara eta, hemendik aurrera, basoan zehar GPSaren laguntzaz ibiliko gara, tarte batzuetan bide jakinik gabe, Lezaundira iritsi arte, ingurune paregabea eta bitxia bera. Lezaunditik eta Arbizuko txabolen hondakinen artetik, Lizarragako mendatera eramango gaituen mendi-bidera aterako gara.

15 kilometroko eta desnibel txikiko ibilbidea, guztientzat aproposa.

Eman izena hemen:

-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.

-Mª Reina Ikastolan

-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan

-Lauaizetan

– Formularioa: https://forms.gle/93Q8qP7jaLKkZNfEA

Comments are closed.