Eski Irteera

Kaixo mendizale agurgarriok:

 

Aurten ere ANTXETA TALDEArekin elkarlanean neguko jarduera bat antolatu dugu. Berriro elurretan egun pasa egiteaz ari gara alpino eskia ikasteko eta praktikatzeko. Jarduera hau hurrengo igandean, otsailaren 24an izango da eta Panticosa estaziora hurbilduko gara eskiekin zein trebeak garen erakusteko.

 

Honetarako, autobusez joango gara bertaraino; era berean, pack bat hitzartu dugu non forfaita, materialaren alokairua, eta ikastaroa  sartzen baitira. Aurten Aitzartek bazkideentzako autobusa ordainduko du eta gazteentzako forfait-en %50 gutxiago izango da modu horretan zuei merkeago atera ahal izateko.

 

Irteera honetan denek har dezakete parte: txikiek, aiton amonek, gurasoek, … Batzuk, aurreko urteetako esperientzia badugunez, doktoretza ateratzen eta bide batez, osorik itzultzen saiatuko gara.

 

Ikastaroa hango monitoreekin burutuko da (2 ordu).

 

Igandean goizeko 06.00tan Tabakaleratik aterako gara. Hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar du. Gomengarria da motxilan ura eta zerbait pikatzeko eramatea. Ekintza bukatu eta gera autobusera joango gara eta han, indarrak berrezkuratzeko, bazkalduko dugu.

Bukatu ondoren, ahal den bezain itxuroso autobusean sartu eta auzora itzuliko gara egun zoragarri honi amaiera emateko.

 

Prezioak honako hauek dira: AITZARTEKO BAZKIDEAK

 

Forfaita helduak (>18) + asegurua (derrigorrezkoa) 23 €
Forfaita Adingabekoak + asegurua (derrigorrezkoa)

(6 urte, 2013an jaiotakoak – 17 urte, 2002an jaitakoak)

14 €
  • materiala
9 €
  • kaskoa derrigorrezkoa (etxetik edo alokairua)
3,5 €
  • ikastaroa
10 €

 

Prezioak: AITZARTEKO BAZKIDEAK EZ DIRENAK

 

Forfaita helduak (>18) + asegurua (derrigorrezkoa) 33 €
Forfaita Adingabekoak + asegurua (derrigorrezkoa)

(6 urte, 2013an jaiotakoak – 17 urte, 2002an jaitakoak)

14 €
  • Autobusa helduentzat
10 €
  • materiala
9 €
  • kaskoa derrigorrezkoa (etxetik edo alokairua)
3,5 €
  • ikastaroa
10 €

 

IZEAN EMATEKO AZKEN EGUNA: otsailaren 18an, astelehena

 

Izena emateko Aitzartek duen LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111 zenbakian diru sarrera egin beharko duzue zuen izena eta “eskiatzea” jarriz. Bakarrik kontutan hartuko dira diru sarrerarekin batera azaltzen diren izen emateak.

 

Izena emateko formularioa bete beharko duzue. Harremantetan jartzeko 665 73 34 22 (Rafa), 686 88 28 99 Jon, edo  aitzartemt@gmail.com bidez eta gainera www.aitzarte.com.

 

Bakarrik etorriko diren gazteen gurasoek bidali dizuegun baimenaren eskutitza sinatu behar duzue.

 

Anima zaitez ! Gu eta elurra zure zain gaude…!!!

Comments are closed.