AINHOA-DANTXARINEA- ATXULEGI-ERREBI-AINHOA

Otsailaren 10ean. Tabakaleran 8:30ean Kotxez

Txango honetan, Ainhoa ingurutik ibiliko gara. 13
kilometroko itzulia izango da, inongo zailtasunik gabe.
Arrano Mendira ez gara joango, irteera oso luzea eta

gogorra bihurtuko litzatekeelako.
Ainhoako parkingetik abiatuko gara. Marka
horiak jarraituz, Dantxarinearantz joango
gara. Hara iritsi eta errepidea gurutzatuko
dugu, kanpin aldera joateko. Baso batetik
joango gara poliki-poliki igotzen, harrobi
batetik pasa eta berriz errepidea gurutzatu
beharko dugu, markak jarraituz
Erramuntuen Bordara iristeko. Handik,
igotzen jarraituko dugu Atxulegi eta
Errebien arteko mendixkaraino. Atxulegira igoko gara eta gero Errebira. Bi
mendi tontorretatik izugarrizko
bistak daude.
Jaisteko, bidea jarraituko dugu
marka horiak berriro bilatzeko, eta
Arantza baselizara iritsiko gara.
Han denbora izango dugu indarrak
berreskuratzeko.
Bukatzeko Ainhoa herrira jaitsiko
gara.
13 kilometroko luzera eta 650
metroko desnibela.

Eman izena hemen:
-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.
-Ma Reina Ikastolan
-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan
-Lauaizetan
– Formularioa: https://goo.gl/forms/O7zzCEdWXmO2dAaO2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude