LA ARBOLEDA

LA ARBOLEDA

 Otsailaren 9an

8:30ean Tabakaleran (autobusez)

 

La Arboleda Trapagaranen dago, Bizkaiko Trapagako bailaran, alegia. La Arboleda aisialdirako gune bihurtu da gaur egun, baina antzina meatze-herria izan zen, eta bertatik burdin minerala ateratzen zen. Meategia duela 25 urte baino zertxobait gehiago itxi zuten, 1986. urtean, eta garbitegia izan zen azken ustiapena. 

 

Garai bateko meategi zaharra istildu egin da. Bertako El Ostión edo Las Cármenes bezalako putzu sakonak urez beteta daude, meatze barrakoiak desagertu egin dira, eta, lehen etxebizitzak zeuden tokian, orain mahaiak eta erretegiak daude.

 

Inguru horretan, 13 kilometroko ibilaldi zirkularra egingo dugu, eta 3 ordu inguru beharko ditugu. Herriaren sarreran dagoen aparkalekuan ekingo diogu ibilbideari, eta La Reineta aldera joko dugu. Metro batzuk aurrerago eskuinera eginda,  parke gisa prestatutako eremura iritsiko gara.

 

Bidezidorretik, “Piruli” (telekomunikazio-antenak) delakoaren ondora iritsiko gara, eta, hura inguratuz, Mendivileko postontzira iritsiko gara, Trianoko mendien tontorra bera.

 

Hurrengo tontorra, nolabait deitzearren, ez baita ohiko tontorra, goi-tentsioko dorre bat eta bere postontzia nagusi diren goragune lau txiki bat da. Bitarratxu du izena, 521 metroko garaiera du eta bertatik Abra meatze-guneko eta Serantes mendiko bista ederrak izango ditugu.

 

Ondoren, hirugarren tontorrera abiatuko gara, Argalario, 521 metrokoa.

 

Izena emateko:

 

-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea

-Mª Reina Ikastolan

-Intxaurrondo Hegoa Ikastola

-Lauaizeta

 

FORMULARIO

 

Agur eta ondo izan !!

Comments are closed.