BELATE – TXARUTA – DONAMARIA
azaroaren 17an
8:30 Tabakalera (autobusez)
Aupa, mendizaleok!
Belate portutik abiatuko gara, NA-1210 eta GR-12 Benta Quemadan gurutzatzen diren lekutik. GRa jarraituko dugu Putzuetako Gaina izeneko gailurrera iritsi arte. Beti iparralderantz, gailurretik jaitsita, Txaruta eta Garmendi igo eta jaitsiko ditugu. Buruzarrera iritsiko gara eta basoa zeharkatuz Belaztera. Pista bat zeharkatutakoan, mendebalderantz joko dugu eta, basoan bidexka bat hartuta, Txarutako zubira eta ubidera jaitsiko gara. Hortik aurrera, ubideari jarraituz, basabide batetik zubira helduko gara eta gero ur-jauzietara. Harrobiraino iritsiko gara, eta bertatik bidea hartuta Donamariara.
Irteera polita, zortea badugu eta eguraldia garbia bada, disfrutatuko dugu inguruko panoramikarekin eta bukaerako ur-jauzi eta zuhaitz ederrekin. Donamaria herria bera ere oso polita da, eta 3 auzo eder ditu.
Ibilbide erraza: 14,6 km., gora 472 m. eta behera 1.122 m.
Izena emateko:
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
Agur eta ondo izan !!