Urtarrilaren 24an. Lalastra-Vallegrull-Ribera-Herrán

Kaixo, mendizaleok:



 Oraingo honetan Valderejoko Parke Naturalera goaz; badakigu urrun samar dagoela, Arabako lurrek Burgosekin muga egiten duten lekuan. Baina, horregatik agian, Valderejo nahiko ezezaguna da gure artean, eta ibilbide honetan ikusiko dugun bezala, oso paraje ikusgarriak ditu. Gasteiztik mendebaldera hartuta, Gesaltza Añanatik pasatuko gara, gatzaren ustiaketa gertutik ikusi, eta Donostiatik ordubete eta 45 minututan Valderejoko Parke Naturalean sartuko gara….



Kaixo, mendizaleok:

En esta ocasión nos vamos al Parque Natural de Valderejo. Ya sabemos que está algo lejos, en la muga entre Araba y Burgos. Quizás por eso mismo, Valderejo es un lugar poco conocido, en un entorno natural muy poco alterado, y que, como veremos en esta excursión, nos ofrece bonitos montes, bosques y pueblos. Al oeste de Gasteiz, pasaremos por las vistosas Salinas de Añana, y llegaremos a Valderejo en hora y 45 minutos desde Donostia….

TABAKALERAN 7´45an (Autobusez)

Lalastra herritik (905 m.) abiatuko gara. Herri honetan Parkearen Interpretazio Zentrua dago, eta oso etxe politak dauzka. Elizaren ondotik pasatuko gara, bolatokiaren ondotik, eta 15 minututan Villamardones herri hustura iritsiko gara. Eskuinetik ateratzen den bidea hartuta, bidezidorrean gora, San Lorenzo (1.075 m.) ermitara iritsiko gara. Begiratoki eder honetatik Valderejo eremu osoa ikusten da. Goiko lautadatik hegoaldeko norabidean Vallegrull mendirantz hurbilduko gara. Azken igoera eginda, tontorrera (1.226 m.) iritsiko gara, Lalastratik ordu eta erdiko bidea egin ondoren.
Vallegrull mendiaren ekialdeko aldeak 100 metroko horma bertikala dauka, eta bertan dauka bizilekua Euskal Herriko sai arre multzorik handienetakoak. Hori dela eta, debekatuta dago erpin geodesikotik aurrerako ertzan ibiltzea. Gure oinetan baso zabala luzatzen da, eta gero bisitatuko dugun Ribera herria ikusiko dugu. Etorri garen bidetik atzera egingo dugu, baina San Lorenzo ermitara itzuli beharrean, eskuinetara hartuz, El Cubo izeneko ur putzu baten ondoan pasatuko gara, eta pagadi dotorean behera eginez, Villamardones herrira (890 m.) jaitsiko gara.
Lalastra herrira itzuliko gara berriro (15 minutu), baina oraingo honetan Ribera herrirantz abiatuko gara. Hegoaldeko norabidean, altuerari eutsiz doan bidezidorra hartuko dugu, eta lepo batera ailegatu ondoren, Purón ibaira jaisten den bidea hartuko dugu. Mendi arroila ikusgarrian behera, pagadi ederrean, hutsik utzitako Ribera herriko eliz dotorea ikusiko dugu, harkaitz baten gainean. Purón ibaiari helduko diogu, zelai zabalak zeharkatu, eta gure eskuinean Vallegrull mendiaren hormatzarrak bidelagun ditugula, Herrán haizpitarte estu eta dotorera iritsiko gara. Harrian egindako bidetik, pasabide estuaren bestaldera igarota, ezkerretara hartuko dugu, ibaiaren ondotik doan bide erosoan behera, Herrán herrira (590 m.) iritsi arte.
15 kilometroko bidea dugu, 320 metroko desnibel positiboa eta 625 metroko jaitsiera luze eta samurra, lau ordu eta erditan egitekoa. Ibilbide erraza da, gaztetxoentzat ere oso egokia, ibilbidean zehar ohol informatibo ugari baitago.
Autobusa gazteentzat dohainik da, Aitzarteko bazkideentzat 10 euro eta bazkide ez direnentzat 15 euro. Ez ahaztu ordainketa egin behar dela izena emateko momentuan.

Zalantzarik izanez gero, hona idatzi dezakezue: aitzartemt@outlook.es
Anima zaitezte gurekin ibiltzera, ez zaizue damutuko eta!

====================================

7´45 TABAKALERA (Autobús)

Empezaremos la excursión en el pueblo de Lalastra (905 m), donde se encuentra el Centro de Interpretación del Parque. Entre bonitas casas, pasaremos por la bolera que está al lado de la iglesia, y en 15 minutos llegaremos al pueblo abandonado de Villamardones (890 m). Por el sendero que sale hacia la derecha, iremos subiendo hacia la visible ermita de San Lorenzo (1.075 m). Desde este bonito mirador abarcamos todo el entorno de Valderejo. En dirección suroeste, nos encaminamos por la suave pendiente hacia la cima de Vallegrull (1.226 m) a la que llegaremos en hora y media desde Lalastra.
La cara este de Vallegrull tiene paredes que en algunos puntos alcanzan los 100 metros verticales. No es de extrañar que en estos paredones anide una de las mayores colonias de buitres leonados de Euskal Herria. Por este motivo está prohibido avanzar por la cresta más allá del vértice geodésico. A nuestros pies se extiende un amplio bosque mixto de hayas y pinos que llega hasta los prados de Ribera, por donde pasaremos más adelante. Retrocederemos por donde hemos subido, pero en vez de ir a la ermita de San Lorenzo, nos dirigiremos por el bosque hacia un pequeño pozo de agua llamado El Cubo, y descendiendo por un bonito hayedo, llegaremos otra vez a Villamardones.
En otros 15 minutos, llegaremos a Lalastra, para dirigirnos en esta ocasión hacia el pueblo de Ribera. Sin perder altura, por un cómodo sendero, llegaremos al collado desde donde descenderemos en busca del río Purón. El bonito desfiladero nos conduce por un hayedo hasta llegar al pueblo abandonado de Ribera (750 m), cuya bonita iglesia nos dará la bienvenida desde su promontorio rocoso. Siguiendo el curso del Purón, atravesaremos amplios prados, y teniendo siempre a nuestra derecha los vertiginosos paredones de Vallegrull, llegaremos al estrecho desfiladero de Herrán. Por el camino tallado en la roca pasaremos al otro lado, desde donde un cómodo sendero nos conducirá en suave descenso al pueblo de Herrán (590 m).
Será un recorrido de 15 kms, con 320 mts de desnivel positivo y un descenso suave y prolongado de 625 mts, que haremos en cuatro horas y media aproximadamente. Un recorrido cómodo y fácil, muy adecuado para los más jóvenes, pues en el recorrido hay bastantes paneles informativos.
Como siempre, el autobús gratis para los gaztes, socios de Aitzarte 10 euro y no socios 15 euro. Recordad que hay que hacer el pago al apuntarse. 
Para cualquier duda: aitzartemt@outlook.es.
Anima zaitezte gurekin ibiltzera, ez zaizue damutuko eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.