Otsailak 21 – PUTTARRI


Kaixo, lagunok:
Bagatoz berriro hurrengo txangoaren berri ematera. Oraingo honetan, hain zoragarria den Aralarrera itzuliko gara….
Aquí estamos de nuevo con la próxima salida. Esta vez volvemos a la maravillosa sierra de Aralar…

Lizarrustitik abiatuko gara Puttarriko tontorrera heltzeko. Mendi hori ez da Aralarreko altuenetako bat, baina abiatuko garen lekutik gora, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen mendi kateraino, aldapa luzea izango dugu.

Pagadi batean zehar igoko gara harrien arteko pasabide bateraino, Puttarriko ateraino, alegia, eta handik tontorreraino. Bertan, eguraldiak uzten badigu, atseden txiki bat egingo dugu, eta jaitsiko gara Puttarri kobazuloaren bila; kondairak dio Mariren txokoa zela.

Ibilaldia bukatzeko, berriz bidea hartuta, Lareo Urtegira iritsiko gara, eta Lareotik aparkalekura, aterpearen ondora, indarrak errekuperatzeko.

Kontutan hartu irteeraren luzera: 17,2 Km / Desnibela: 700 m

Animo, apunta zaitezte!

https://drive.google.com/file/d/0B7yEPjjCsFBXa0lfZ3lPd2NVaWM/view?usp=sharing

Partiremos de Lizarrusti para llegar a la cima del Monte Puttarri. Este no es de los montes más altos de Aralar, pero sí que desde el punto de partida para enlazar con el cordal que limita Gipuzkoa y Nafarroa, resulta un poco exigente porque la cuesta es larga y continua. 

Ascenderemos por un bosque de hayas hasta llegar a un paso entre rocas, puerta natural para el último tramo de subida. Una vez en la cima, si el tiempo nos lo permite, podremos hacer un pequeño descanso. 
Empezaremos a bajar para buscar la cueva de Puttarri, que según cuenta la leyenda era una de las moradas de Mari. Después volveremos al camino para llegar al embalse de Lareo y desde allí a los coches que hemos dejado junto al albergue, donde esta vez sí podremos recuperar fuerzas.
El recorrido es de 17,2 Km y el desnivel 700 m.
¡Animo y a apuntarse!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.