Urtarrilaren 24an. Lalastra-Vallegrull-Ribera-Herrán

Kaixo,
mendizaleok:


 Oraingo honetan Valderejoko Parke Naturalera goaz; badakigu urrun
samar dagoela, Arabako lurrek Burgosekin muga egiten duten lekuan.
Baina, horregatik agian, Valderejo nahiko ezezaguna da gure artean,
eta ibilbide honetan ikusiko dugun bezala, oso paraje ikusgarriak
ditu. Gasteiztik mendebaldera hartuta, Gesaltza Añanatik pasatuko
gara, gatzaren ustiaketa gertutik ikusi, eta Donostiatik ordubete eta
45 minututan Valderejoko Parke Naturalean sartuko gara….

Kaixo,
mendizaleok:

En esta ocasión nos vamos al Parque Natural de Valderejo. Ya sabemos
que está algo lejos, en la muga entre Araba y Burgos. Quizás por
eso mismo, Valderejo es un lugar poco conocido, en un entorno natural
muy poco alterado, y que, como veremos en esta excursión, nos ofrece
bonitos montes, bosques y pueblos. Al oeste de Gasteiz, pasaremos por
las vistosas Salinas de Añana, y llegaremos a Valderejo en hora y 45
minutos desde Donostia….

TABAKALERAN
7´45an (Autobusez)

Lalastra herritik (905 m.) abiatuko gara. Herri honetan Parkearen
Interpretazio Zentrua dago, eta oso etxe politak dauzka. Elizaren
ondotik pasatuko gara, bolatokiaren ondotik, eta 15 minututan
Villamardones herri hustura iritsiko gara. Eskuinetik ateratzen den
bidea hartuta, bidezidorrean gora, San Lorenzo (1.075 m.) ermitara
iritsiko gara. Begiratoki eder honetatik Valderejo eremu osoa ikusten
da. Goiko lautadatik hegoaldeko norabidean Vallegrull mendirantz
hurbilduko gara. Azken igoera eginda, tontorrera (1.226 m.) iritsiko
gara, Lalastratik ordu eta erdiko bidea egin ondoren.
Vallegrull mendiaren ekialdeko aldeak 100 metroko horma bertikala
dauka, eta bertan dauka bizilekua Euskal Herriko sai arre multzorik
handienetakoak. Hori dela eta, debekatuta dago erpin geodesikotik
aurrerako ertzan ibiltzea. Gure oinetan baso zabala luzatzen da, eta
gero bisitatuko dugun Ribera herria ikusiko dugu. Etorri garen
bidetik atzera egingo dugu, baina San Lorenzo ermitara itzuli
beharrean, eskuinetara hartuz, El Cubo izeneko ur putzu baten ondoan
pasatuko gara, eta pagadi dotorean behera eginez, Villamardones
herrira (890 m.) jaitsiko gara.
Lalastra herrira itzuliko gara berriro (15 minutu), baina oraingo
honetan Ribera herrirantz abiatuko gara. Hegoaldeko norabidean,
altuerari eutsiz doan bidezidorra hartuko dugu, eta lepo batera
ailegatu ondoren, Purón ibaira jaisten den bidea hartuko dugu. Mendi
arroila ikusgarrian behera, pagadi ederrean, hutsik utzitako Ribera
herriko eliz dotorea ikusiko dugu, harkaitz baten gainean. Purón
ibaiari helduko diogu, zelai zabalak zeharkatu, eta gure eskuinean
Vallegrull mendiaren hormatzarrak bidelagun ditugula, Herrán
haizpitarte estu eta dotorera iritsiko gara. Harrian egindako
bidetik, pasabide estuaren bestaldera igarota, ezkerretara hartuko
dugu, ibaiaren ondotik doan bide erosoan behera, Herrán herrira (590
m.) iritsi arte.
15 kilometroko bidea dugu, 320 metroko desnibel positiboa eta 625
metroko jaitsiera luze eta samurra, lau ordu eta erditan egitekoa.
Ibilbide erraza da, gaztetxoentzat ere oso egokia, ibilbidean zehar
ohol informatibo ugari baitago.
Autobusa
gazteentzat dohainik da, Aitzarteko bazkideentzat 10 euro eta bazkide
ez direnentzat 15 euro. Ez ahaztu ordainketa egin behar dela izena
emateko momentuan.
Zalantzarik
izanez gero, hona idatzi dezakezue: aitzartemt@outlook.es
Anima
zaitezte gurekin ibiltzera, ez zaizue damutuko eta!

====================================

7´45
TABAKALERA (Autobús)

Empezaremos la excursión en el pueblo de Lalastra (905 m), donde se
encuentra el Centro de Interpretación del Parque. Entre bonitas
casas, pasaremos por la bolera que está al lado de la iglesia, y en
15 minutos llegaremos al pueblo abandonado de Villamardones (890 m).
Por el sendero que sale hacia la derecha, iremos subiendo hacia la
visible ermita de San Lorenzo (1.075 m). Desde este bonito mirador
abarcamos todo el entorno de Valderejo. En dirección suroeste, nos
encaminamos por la suave pendiente hacia la cima de Vallegrull (1.226
m) a la que llegaremos en hora y media desde Lalastra.
La cara este de Vallegrull tiene paredes que en algunos puntos
alcanzan los 100 metros verticales. No es de extrañar que en estos
paredones anide una de las mayores colonias de buitres leonados de
Euskal Herria. Por este motivo está prohibido avanzar por la cresta
más allá del vértice geodésico. A nuestros pies se extiende un
amplio bosque mixto de hayas y pinos que llega hasta los prados de
Ribera, por donde pasaremos más adelante. Retrocederemos por donde
hemos subido, pero en vez de ir a la ermita de San Lorenzo, nos
dirigiremos por el bosque hacia un pequeño pozo de agua llamado El
Cubo, y descendiendo por un bonito hayedo, llegaremos otra vez a
Villamardones.
En otros 15 minutos, llegaremos a Lalastra, para dirigirnos en esta
ocasión hacia el pueblo de Ribera. Sin perder altura, por un cómodo
sendero, llegaremos al collado desde donde descenderemos en busca del
río Purón. El bonito desfiladero nos conduce por un hayedo hasta
llegar al pueblo abandonado de Ribera (750 m), cuya bonita iglesia
nos dará la bienvenida desde su promontorio rocoso. Siguiendo el
curso del Purón, atravesaremos amplios prados, y teniendo siempre a
nuestra derecha los vertiginosos paredones de Vallegrull, llegaremos
al estrecho desfiladero de Herrán. Por el camino tallado en la roca
pasaremos al otro lado, desde donde un cómodo sendero nos conducirá
en suave descenso al pueblo de Herrán (590 m).
Será un recorrido de 15 kms, con 320 mts de desnivel positivo y un
descenso suave y prolongado de 625 mts, que haremos en cuatro horas y
media aproximadamente. Un recorrido cómodo y fácil, muy adecuado
para los más jóvenes, pues en el recorrido hay bastantes paneles
informativos.
Como
siempre, el autobús gratis para los gaztes,
socios de Aitzarte 10 euro y no socios 15 euro. Recordad que hay que
hacer el pago al apuntarse. 
Para
cualquier duda: aitzartemt@outlook.es.
Anima
zaitezte gurekin ibiltzera, ez zaizue damutuko eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude