IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN

AZAROAren 16a – Kotxez

8:30ean TABAKALERAn

 

Ibardinen emango diogu hasiera ibilbideari, GR10en ipar-mendebaldera baliza txuri gorriei jarraituz. Igoera nahiko aldapatsuak zelaigune batera eramango gaitu,  Jazkibelen eta Xoldokogainaren aurrean. Ezkerretara egin eta Mattalera iritsiko gara, eguneko lehendabiziko gailurrera. Hortik behera, Bizkartuko lepora jaitsiko gara, eskuinean Munoa presa ikusiko dugu, eta Col de Poiriers-eraino iritsiko gara. Bertan hartuko dugu  bigarren mundu-gerran eroritako hegazkinlari ingelesak ateratzeko Comete Sareak erabiltzen zuen bideetako bat. Iheslari horiek Bidasoa zeharkatzen zuten eta Aiako Harritik Oiartzunera iristen ziren. Guk, igoera motz eta erraz bati jarraituz, eguneko bigarren gailurra egingo dugu, Xoldokogaina. Ikuspegi zoragarria dago hor. Iparralderantz jaitsiko gara, hasieran bide belartsua da eta gero harritsua. Eskuinerantz egingo dugu errepidearekin topo egin arte, eta 50 metro aurrerago bidea hartuko dugu berriro. Eskuinera berriz, igoera motza egingo dugu, eta ubide deseroso bat hartuko dugu urtegira eramango gaituena. Urtegia gure ezkerretara utzita, pista batetik ordu erdian Ibarbinera iritsiko gara.

Bidea ez da beti erosoa, belardiak ditu, baina jaitsierak harri soltea eta zenbaitetan lokatz asko. Txangoaren luzera 14 km eta desnibela 600 m.

Eman izena hemen:
-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean
-Mª Reina Ikastolan
-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan
-Formularioan: https://goo.gl/forms/6LsQ4cvKfksSpIMb2

Comments are closed.