ANTIGUA – IZAZPI – LOIOLA

 

ANTIGUA – IZAZPI – LOIOLA

 

AZAROAren 11n  – AUTOBUZEZ

8:30ean TABAKALERAn

 

Antigua Baselizen katedrala izenez ere ezaguna da. Bertatik aterako gara (nahiz eta barrutik bisitatzea merezi duen, oraingoan ezingo dugu, denbora dela eta). Pista batetik abiatuta, berehala oso ondo seinalatuta dagoen GRa hartuko dugu leporaino iristeko. Eskuinerantz egingo dugu gora, GRa alde batera utzita, eta Izazpi (967m) mendi puntara iritsiko gara. Hau Gipuzkoako zentro geografikoa kontsideratu daiteke. Atzera joanda, hurrengo eta azkeneko igoerara abiatuko gara, Samiño mendia (933m) edo Hirumugarrieta, Azpeitiaren, Azkoitiaren eta Zumarragaren arteko mugan. Gailurretik jaisteko, berriro GR120 bilatuko dugu, hiru tenpluen ibilbide honek Loiola, Antigua eta Arantzazu lotzen ditu. Jaitsiera erraz batetik eta Oinatz ausotik pasata,  gure helmugara ritsiko gara.

Distantzia 17,5 km +706m

1.122 metroko altuera

967 metroko desnibela

Apuntatzeko:

 

Comments are closed.