Kurtso Bukaerako irteera

Kaixo, lagunok:

 

Gure egutegiarekin jarraituz, oso data berezira ailegatu gara, eta, beste behin, abenturaz beteriko asteburua pasatzera joango gara. Modu horretan, kurtso bukaera ospatuko dugu, eta gure mendizale txikienekin urte osoan bizi izandakoak komentatuko ditugu, esfortzu guztiak alde batera utzita.

 

Aurten, asteburuko irteera maiatzaren 26 eta 27an izango da, egitarau honekin:

 

Maiatzaren 26an, larunbata: Goizeko 09:00etan kotxez aterako gara, ibilbide polit bat burutzeko.

 

Gogoratu egun horretarako hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar dituela.

 

Gero,  ARANTZARA hurbilduko gara, aterpean gure kanpamendua antolatzera.

Arratsaldean, monitore batekin inguruan dagoen kobazulo batera abiatuko gara barrutik ibiltzeko.

 

Aterpean afalduko dugu.

 

Maiatzaren 27an, igandea: Ondo gosaldu eta gero, Arantzako tirolinen parkera abiatuko gara, zuhaitzetatik ibiltzeko.

Plan hori nahi ez duenarentzat: Mendaur mendia.

Eguerdian tirolinen parkean denok elkartuko gara eta eguraldi ona egiten badu han bertan bazkalduko dugu. (Aterpetik bazkaria eramango digute). Ezinezkoa baldin bada, aterpean bertan bazkalduko dugu.

Aitzarteko bazkideentzat, ekintza honen zati bat Aitzartek ordainduko du.

 

 

 

Aterpearen Prezioak (pentsio osoa):

·         Heldu bazkidea:                                                                         30 €

·         Haur eta gazte bazkidea (18 urtetik beherakoa):        20 €

·         Heldu EZ bazkidea:                                                        38 €

·         Haur eta gazte EZ bazkidea (18 urtetik beherakoa):  32 €

Ekintzak (kobazuloa + tirolinak):

Bazkideak                                                                      10€

EZ bazkideak                                                                  22€

 

 

 

Apuntatzeko:

 

1. Formularioa bete

2. Aitzarteren kontu honetan diru sarrera egin behar duzu:

 

Kutxabank: 2095-5004-46-1060816229.

Euskadiko Kutxa: 3035-0084-71-0840045111

 

Adierazi argi zure izen-abizenak eta “Arantza”.

3. e-mail bat bidali, ordainketaren berri emateko:

4. Epea MAIATZAREN 23an bukatuko da.

 

 

Eraman beharrekoak:

 

– Lo-zakua

– Larunbateko hamaiketakoa eta bazkaria

Frontala edo linterna

Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi: aitzartemt@gmail.com

 

Animatu eta etorri gurekin asteburu zoragarria pasatzera!!!!!!!

 

Comments are closed.