IRAILAK 22 ETA 23. KANPALDIA-BIBAK

Aspaldiko, mendizaleok!

Irailean gaude, eta, gainera, Porrontxo Jaien motorrak berotzen. Espero dugu oso ondo pasatzea.

Urtero bezala, jaiak eta gero, … mendira! Gainera, irteera berezia gure mendizale gazteentzat. Dakizuenez, plana da larunbat arratsaldean ateratzea eta gaua mendian igarotzea, bibak eginez; gurasorik gabe!!!! Hori bai, Aitzarteko monitoreak han egongo gara dena ondo atera dadin.

Aurten, Jaizkibel aldera joango gara izarpean lo egitera, Arrokaundietara. Igandean gurasoekin txango polit bat egingo dugu Jaizkibeletik.

Kotxeak aparkatzeko: Arrokaundietan, piknik-gunean.

Txangoa 14ak aldera bukatuko dugu, beraz nahi duenak bazkaria eman dezake bukaeran bazkaltzeko edo etxera joan bazkaltzera.

Laburbilduz:

Larunbata, irailak 22: irteera Plaza Haundin 16:30ean. Afaria bakoitzak eraman behar du, mendian bertan afaltzeko.

Igandea, irailak 23: gosalduko dugu (gosaria Aitzartek jarriko du), eta gurasoei itxoingo diegu, denok elkarrekin ibilbidea egiteko.

Gurasoak eta helduak: irteera 09:00etan Tabakaleran.

GAZTEEK HAUXE ERAMAN BEHAR DUTE:

-Lo-zakua

-Aislantea

-Txamarra eta polarra.

-Linterna edo frontala (pilak ondo kargatuak)

-Kantinplora

-Larunbateko afaria

-Gosaltzeko katilua

-Igandeko hamaiketakoa

-Ura

OHARRA

EZIN DA MOBILA EDO APARATU ELEKTRONIKORIK ERAMAN

Eman izena hemen:

-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.

-Mª Reina Ikastolan

-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan

-Lauaizetan

– Formularioa: https://goo.gl/forms/Ba8MAoH8RLzHJjKv2

Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi: Luismi 667419735, aitzartemt@gmail.com, edo http://aitzartemt.com

Comments are closed.