Bidarrai-Peñas de Itsusi-Harpeko Saindua- Bidarrai

ITSUSIKO HAITZAK

KOTXEZ-TABAKALERAN 8:30ean

 

Gaurko ibilbidea putreen habiengatik ospetsuak diren Itsusiko Haitzetatik izango da. Kotxez Behe Nafarroara abiatuko gara eta, Bidarrai pasa eta gero,

Infernuko Zubia gurutzatuko dugu, non deabruak errekara bere buruaz beste egin zuen, euskara menperatzea lortzen ez zuelako. Handik parking batera joko dugu, kotxeak uzteko eta gure txangoa

hasteko.

Hasieratik Itsusiko Haitzak ikusiko ditugu, eta harantz abiatuko gara. Beherekoetxeko Bordara iritsiko gara eta handik igotzen hasiko gara. Lehenengo zatia leuna da, pagadi batean zehar. Gero, igoera harkaitz gorritxoek

egindako bidetik jarraituko dugu.

Igotzean paisaia geroz eta ederragoa izango da. Ordu eta laurden pasa eta gero, Ezpalzako ur-jauzien aurrean dagoen mendixkara helduko gara, eta hemen ondo merezitako hamaiketakoa jango dugu.

Gero Itsusiko Haitzetara abiatuko gara ea putreak ikus ditzakegun. Mendi katea jarraituz Zelaiburutik jaisten hasiko gara. Ez dauka zailtasun handirik, hala ere, zati batzuetan soka dago, helduta joateko, baina gehien bat neguan jela dagoelako.

Jaitsieraren erdian Harpekosaindua kobazuloa bisita dezakegu. Handik berriro hasierako inguruetara joango gara.

 

Luzera: 11 kilometro

Desnibela: 500 metro

Denbora: 5 ordu

Zailtasuna: Ertaina

Gogoratu: Mendira beti URA eraman behar da.

Irteera honetarako: frontala edo linterna.

Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi: Luismi 667419735, Nieves 637830975, aitzartemt@outlook.es / aitzartemt@gmail.com

TRACKA

Comments are closed.