2017/02/12 BESABI-GOIZUETA

Otsailaren 12an.
Besabi-Adarra-Unamuno-Goizueta
Autobusez 8:30ean TABAKALERAN  
Martxa ez galtzeko hemen duzue hurrengo irteera. Honetan Adarra-Mandoegi gailu-lerroa zeharkatuko dugu, denbora guztian aztarna arkeologikoak gure inguruan.
Autobusez joango gara Besabiraino eta..
Autobusez joango gara Besabiraino eta handik Adarrako bidea hartuko dugu, baina tontorreraino igo gabe Eteneta menhirera abiatuko gara. Onddo mendia zeharkatuz, aurrera jarraituko dugu Otsoleporantz. Bidean cromlech bat ikusiko dugu.
Bidea eginez, Zaburu zeharkatuko dugu, Altxista mendixkaraino, eta beste cromlech bat topatuko dugu. Gero Azketa eta Etzala mendietaraino joango gara, eta jaisten hasiko gara. Beste cromlech bat topatuko dugu Unaneme mendixkan, eta handik zuzenean Goizuetaraino iritsiko gara.
Txango honetan 17 km egingo ditugu, eta desnibela 500 metrokoa izango da.
Ibilbidea luzea da, baina, benetan, merezi du. Anima zaitezte!
Eman izena : aitzartemt@gmail.com
Igandera arte!!

Comments are closed.