Araotz-Orkatzategi-Araotz

Azaroaren 6a.

Araotz-Orkatzategi-Araotz

KOTXEZ 8:00ean TABAKALERAN

Kotxez joango gara, Araotz herriraino. Han, herritik kanpo dagoen aparkalekuan elkartuko gara. Behar ditugun kotxeekin jarraituko dugu, besteak han utzita, Santa Gurutze ermitaraino…
Handik ibiltzen hasiko gara Andarto magalerantz, eta mendi hori zeharkatuta Deguritxako zelaira iritsiko gara.
Aurrerago, harrien arteko zulo batetik pasa beharko dugu, basoak eta sekulako lekuak zeharkatuko, eta, azkenik, gasaren bidetik zuzen-zuzen jaitsiko gara kotxeetaraino. Han bertan bazkalduko dugu, Orkatzategiren azpian.
Indarrak berrituta, paseotxo bat egingo dugu Araozta urtegiraino, eguneko leku onenera heltzeko: Aitzulo; kobazuloa da, zulo handi bat hondoan.
Handik, lasai-lasai herriraino jaitsiko gara, eta kotxe batekin beste kotxeen bila joango gara gure txango polit honi bukaera emateko.
15 kilometroko ibilbidea da. Espero dezagun zuen gustukua izatea.

Hitzordua: 8tan TABAKALERAN

Izen ematea:

FORMULARIO

Zalantzarik izanez gero, hona idatzi dezakezue:

  • Ion 653713827
  • Nieves 637830975
  •  aitzartemt@gmail.com
  • http://aitzartemt.blogspot.com.es.
  • http:/www.aitzarte.com

Comments are closed.