Finalistaren Eguna 2016

cartel-finalista-16-v2

Urriaren 23an izango da.

Goizeko 07:40an geldituko gara Plaza Haundin. Erne! goizean goiz jeiki eta puntualak izan, mesedez.Autobusez joango gara Zegamara. Ibilidearen iraupena 2h 30min (10,4 km) besterik ez denez, gure txikientzat huskeria, agian bi itzuli egingo ditugu. Hamaiketakoa bidean egingo dugu (zuek eraman behar duzue), eta zirkuitua bukatzean Egiara itzuliko gara Aitzarteko lokalean bazkaltzera, pizza eta zerbait gehiago. Ondoren, opari batzuk zozketatuko ditugu eta diplomak banatuko ditugu.
Txango hau zortzi urtetik gorakoentzat da, edo zazpi urtekoentzat Aitzarteko txangoetara etortzen badira.
SEKULAKO PLANA! Izena eman urriaren 19a baino lehen (horrela guk txangoa ahalik eta hobekien antolatu ahal izango dugu), betiko kontaktuen bidez: Latxaga Aitor Ikastolan; Mª Reinako eta Lau Haizetako kirol koordinatzaileak; edo Aitzarteko aitzartemt@gmail.com.
GURASOENTZAKO OHARRA: Autobusez joango garenez, lekua egongo da eta gurekin etor zaitezkete. Baina kontuan izan gazteak monitoreekin joango direla. Gurasoentzako beste ibilbide bat egongo da ordu erdi beranduxeago aterata.
Gazteentzako autobusa dohain da.
Gurasoentzat (Aitzarteko bazkide) 5€
Bazkide ez diren gurasoentzat 8€
(Leku mugatua)

Comments are closed.