URRIAREN 2a.
Artaza-Krezmendi-Artaza
KOTXEZ
8´30ean TABAKALERAN
Kaixo, lagunok:
Gure gazteekin gaua mendian igaro eta gero, aurtengo ikasturtearen irteerekin hasiko gara.
Lehenengoan Nafarroara joango gara, Artazara, Urbasaren azpian dagoen herrira. Kotxeak han utziko ditugu.
Ibilbidea herritik hasiko da, eta Urrara igotzen den errepidea gurutzatu eta gero, basoan sartuko gara. Gure ibilbidea Pagadi batetik doa eta 2 ordu eta gero Urbasaren gainean egongo gara. Handik Pilatosen Balkoi aldera joan ordez, beste aldera abiatuko gara; gailur-lerrotik joango gara: izugarrizko paisaia ikusiko dugu, beraz, argazki politak ateratzeko aukera izango dugu. Gero, berriz pagadian sartuko gara eta han harriek eta zuhaitzek osatzen duten paisaiaz ere disfrutatuko dugu. Basotik atera eta Krezmendi ttonttorra (1.126 m) egingo dugu.
Artazara bueltatzeko, berriro pagadian sartuko gara eta poliki-poliki jaisten hasiko gara, pista zabal batetik. Larraizarreko haitzetatik pasa eta gero, beste bide polit bat hartuko dugu Artazaraino.
Ibilbidea ez da luzea (12 km) eta denontzako aproposa izango da, beraz, animatu! Igandean ikusiko dugu elkar.
Hitzordua: 08:30ean Tabakaleran
Eman izena hemen:
-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.
-Mª Reina Ikastolan.
-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan.
-Lauaizetan.
edo hurrengo estekan:
Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi:
Ion 653713827
Nieves 637830975
http://aitzartemt.blogspot.com.es
http://www.aitzarte.com
Igandera arte.