IRAILAK 24 eta 25. Kanpaldia-BIBAK

Txiki eta gazteentzako bibac irteera.
Aspaldiko, mendizaleok!
Irailean gaude, eta, gainera, Porrontxo Jaien motorrak berotzen. Espero dugu oso ondo pasatzea.
Urtero bezala, jaiak eta gero, … mendira! Gainera, irteera berezia gure mendizale gazteentzat. Dakizuenez, plana da larunbat arratsaldean ateratzea eta gaua mendian igarotzea, bibak eginez; gurasorik gabe!!!! Hori bai, Aitzarteko monitoreak han egongo gara dena ondo atera dadin.
Aurten, Pagoeta aldera joango gara izarpean lo egitera, eta igandean gurasoekin txango polit bat egingo dugu Pagoeta tontorretik Aiara. Behorbarrutiako hagin zaharretik eta Aizkortekoaitza failatik pasako gara.
Dena den, hauteskunde eguna denez, eguerdirako Aian egongo gara, bakoitzak nahi duena egin dezan: etxera itzuli bazkaltzera, han bertan bazkaldu, ….
Laburbilduz:
Larunbata, irailak 24: irteera Plaza Haundin 16:30ean. Afaria bakoitzak eraman behar du, mendian bertan afaltzeko.
Igandea, irailak 25: gosalduko dugu (gosaria Aitzartek jarriko du), eta gurasoei itxoingo diegu, denok elkarrekin ibilbidea egiteko.Gurasoak eta helduak: irteera 09:00etan Tabakaleran.
Gaztetxoek eraman behar duten ekipamendua:
  • Lo-zakua
  • Isolatzailea
  • Hotzaren kontrako arropa: txamarra eta polarra
  • Linterna
  • Kantinplora
  • Larunbateko afaria
  • Gosaltzeko katilua
  • Iganderako hamaiketakoa eta ura
  • Motxila txikia
ApuntatzekoHEMEN
OHARRA
EZIN DA MOBILA EDO APARATU ELEKTRONIKORIK ERAMAN
  

  

Comments are closed.