Sumusu – Irubelaskoa. Azaroak 11

Kaixo lagunok, hemen gaituzue berriro mendizaletasun arnasa eskaintzeko prest.
Bada, jakin nahi izatera, heldu den azaroaren 11an, goizeko 8,45tan Tabakaleratik, norbera bere kotxean eta bazkaria, arropa, bastoiak eta umore ona motxilan dituzuela, egingo dugun txangora etortzea besterik ez duzue.

         Hola personal, aquí estamos de nuevo para oxigenaros en la montaña. 
Pues para saberlo, os esperamos el próximo día 11 de Noviembre a las 8,45 hrs enTabakalera, cada uno con su coche y con la mochila preparada con comida, ropa ,los bastones y buen humor .


  –>

Kaixo lagunok, hemen gaituzue berriro mendizaletasun arnasa eskaintzeko prest.
Ah zer txangoa honako hau!!!!! Baina, zer eskain dezake Irubelakaskoa edo Alkaxuri izeneko 957m eskaxeko mendixkak?
Bada, jakin nahi izatera, heldu den azaroaren 11an, goizeko 8,45tan Tabakaleratik, norbera bere kotxean eta bazkaria, arropa, bastoiak eta umore ona motxilan dituzuela, egingo dugun txangora etortzea besterik ez duzue.
Zerbait gehiago kontatuko dizuegu. Igoera tximisten antzera egingo dugu, ez abiaduran, igoera guztiz bertikala delako baizik. Ez larritu, izan ere, izango baititugu motiboak bidea erraztuko dutenak: ikusten ahal diren paraje zoragarriak, batzuen arnas estuek sortarazten duten adar jotzeak, beste bazuen “argi ibili amildegi horrekin!” ohiuak… Honela, piramide perfektu honek duen 810 metroko desnibela igaroko ditugu; mendizale askoren ustetan, Euskal Herrian den mendirik politena. Tontorretik, Itsusiko harriak eta bertatik amiltzen diren ur jauziak alde batean eta Iparla mendia bestean; bikaina benetan!!
Erne! Behin tontorrera igota benetako ABENTURA HASIKO DA. Kontua zera da: jaitsierari piramidearen ertz batetik ekingo diogu “Circo de los Asfodelos” izeneko parajera iristeko ondoren Aritzakungo bailarara bertan dagoen errekatxoaz gozatzeko. Igoera bertikala bazen, jeitsiera zer esanik ez (tontorrean paratxutak alokagai dituen txiringo bat badago, zergatik ote?).
Eskerrak gidari trebeak ditugun, zonaldea begiak itxita ezaguten dutenak eta maitasun handiz eramango zaituztenak, honela inolako arriskurik izan ez ditzazuen. Dena den, istripuren bat izanez gero Itsusiko Arkaitzetan Euskal Herriko putre talderik handiena kokatzen da; mendia behintzat garbirik geldituko da, je, je!
Emozio andana hau gehiegitxo iruditzen bazaizu, Aritzakun bailaratik ibilbidea egiteko aukera izango duzu; erreka ondoko bide laua da eta izen bereko herrixkaraino iristen da. Beste aukera lasaiago bat zonalde polit hau ezagutzeko.
Toki zoragarri honetara iristeko, Iparraldetik joango gara, Baionako autopista hartuta, Camboko irteeratik (bosgarrena), D932 errepidetik. Ondoren, D918 errepidean zehar Bidarrairaino; bigarren mailako errepide politak erabiliz, Sumusuako aparkalekura iritsiko gara.
Animatu zaitezte.(Txangoaren txartela dexente handitu daiteke argazkiaketa krokisa hobeto ikusteko). Edozein zalantza izanez gero gurekin kontaktatu 658/723.705 (Esteban) telefonoan, aitzartemt@euskaltel.net emailean.

–>

Hola personal, aquí estamos de nuevo para oxigenaros en la montaña.
¡¡¡¡ Y menuda excursión que viene!!. ¿Qué puede ofrecer un montecillo de solamente 957 m de altura llamado Irubelakaskoa o Alkaxuri?.
Pues para saberlo, os esperamos el próximo día 11 de Noviembre a las 8,45 hrs enTabakalera, cada uno con su coche y con la mochila preparada con comida, ropa ,los bastones y buen humor .
…….Bueno, os contamos un poquito. Subir, subiremos como un cohete, no por lo rápido, sino por lo vertical que es, aunque se hará llevadero por las espectaculares vistas, el cachondeo por los jadeos de algunos, los gritos de ¡¡no te asomes por ahí ¡! y alguna cosilla más. De esta manera venceremos los 810m de desnivel que tiene esta perfecta pirámide que para mucha gente es el monte más bonito de Euskalherria. Desde la cima, a un lado tenemos las Peñas de Itsusi con sus cascadas, y al otro lado el Iparla.
……Pero una vez llegados a la cima…..EMPIEZA LA AVENTURA, y es que ahora tenemos que bajar y lo vamos a hacer por una de las aristas de la pirámide, para desembocar en el llamado “Circo de los Asfodelos” y de aquí llegar al valle de Aritzakun con su bonita regata. JE..Je…,si la ascensión os había parecido empinada, no te cuento nada la bajada (En la cima hay un chiringuito que alquilan paracaídas ¿por qué será?).
Menos mal que llevaréis unos estupendos guías que conocen la zona a “ciegas” y os tratarán y cuidarán con mucho mimo, para que no tengáis ningún percance. Y si esto ocurriera, en las Peñas de Itsusi está la mayor colonia de buitres de Euskalherria… Dejaremos la montaña limpia.
…Y para el que no se atreva a tanta “emoción”, tiene la opción de dar un bonito paseo por todo el valle de Aritzakun, hasta el “pueblito” del mismo nombre, todo llano y al lado del río. Es otra manera de conocer este rincón tan chulo.
Para llegar a este impresionante lugar, tenemos que ir por Iparralde, autopista dirección Baiona, cogiendo la salida nº 5 hacia Cambo por la carretera D932 y enlazando con la D918 que nos coloca en Bidarrai desde donde iremos juntos por preciosas carreteras comarcales hasta el parking de Sumusua.
Os esperamos. (El cartel de la excursión se puede ampliar mucho para ver las fotos y croquis). Para cualquier información, no dudéis de poneros en contacto con nosotros a través del tfno.. 658/723.705 (Esteban), a través del e-mail aitzartemt@euskaltel.net.

One Comment:

  1. Oso eguraldi polita azkenean.
    Eta oso oso polita izan zen bidea eta gailurratik ikusten zena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.