Araia aranzazu

2018ko urriak 7, 8.30tan tabakaleran

Autobusez

Araian emango diogu hasiera ibilbideari, bide aldapatsu eta zuzen batetik gora. Allendeko lehenengo seinaleari jarraituko diogu, eta sigi-saga batzuen ondoren, lehenengo langara iritsiko gara. Bertan  hartuko dugu San Adrian/Allarte bidea. Adrianeko seinaleari jarraituta, baso arteko bidexka batetik, Iturriotzeko iturrira iritsiko gara eta ur freskoa hartu ahal izango dugu.

Kantinplorak betetakoan, leku polit eta oihantsu batetik altuera joango gara hartzen lehenengo soilgune bateraino. Hori zeharkatuta, Azkasaroi borda topatuko dugu. Borda ezkerretara utziko dugu eta metro gutxietara hamaiketakoa hartuko dugu.

Indarrak berreskuratuta, GRari jarraituko diogu basotik, eta erromatarren galtzadara iritsiko gara. Hortik aurrera bi aukera izango ditugu Urbiako zelaietara iristeko:

1- Erromatarren galtzadari jarraituta, paraje ezin ederra zeharkatu. Alde batetik, mendigunea, bestetik, Arabako lautada, benetan merezi du! Laskolatza bordetatik pasa, eta zelaian gelditu ahal izango gara, deskantsatzen, etxeko edo bertako tabernako bokata jaten …, iturria ere badago, giro onean eta pozik. (15 km)

2- Galtzadatik zuzen jarraitu gailurrera eramango gaituen basoko bide erosoa. Gailurraz disfrutatu eta gero, Urbiara jaitsiko gara ordurako han daudenekin elkartzera. (19 km)

Atsedenaren ondoren, Arantzazura abiatuko gara bide tradizionaletik.

Eman izena hemen:

-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.

-Mª Reina Ikastolan

-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan

-Lauaizetan

– Formularioa: https://goo.gl/forms/DVqJw689SuUtuukO2

Comments are closed.