Otzaurte – Txurrukupunta-Gazteluberri

Pto de Otzaurte – Txurrukupunta- GazteluberriPto de Otzaurte.

2018Ko otsailaren 11an

8´15etan Tabakaleran Kotxez

Altzania mendi lerrora doan irteera honi jai giroan ekingo diogu, Aitzarteko (eta Egiako) mendizale ororentzat Txurrukupuntako gailurra bisitatu beharreko da. Izan ere, bertan jarri genuen gure izena daraman buzoia; sinbologia eta oroitzapenez beteriko tokia honez gero gure artean ez daudenekin eta era berean, betirako euren marka geure bihotzetan utzi dutenengatik. Gainera, gertu dagoen Gazteluberriko gailurrari ere bisita egingo diogu derrigorrez egin beharreko irteera polit honetan, hurrengo:

2018ko otsailaren 11an: Pto de Otzaurte – Txurrukupunta-GazteluberriPto de Otzaurte. Gure kotxeetan N-1 errepidea Gasteizko norabidean hartuko dugu; behin Etxegarateko mendatea igarota, Zegamara eskubitara doan bidegurutzea jarraituko dugu (km 405) Otzaurteko gainaraino eta bertan kotxeak utzi egingo ditugu. Hemendik, oinez, San Adrianera doan GR-121 izeneko pista errazetik, laster azalduko zaizkigu begiaurrera Aratz aurrena eta Aizkorri ondoren. Laster, Txurrukupuntako aurreneko malda suabeak azalduko dira eta ohartzerako Aitzartek orain dela 20 bat urte jarritako buzoian azalduko gara. Badakigu buzoia puskatuta dagoela, beraz, aurten, buzoi berri bat jarriko dugu. Handik, gertu dagoen Gazteluberrira abiatuko gara; honen itxura gogorragoa baden ere, ez du inolako zailtasun teknikorik baina aldapa maldatsua da. Hemendik Oltzaurtera eta honela ibilbide zirkular polit eta hunkigarri honi bukaera emateko. Ez ahaztu ibilbide hau adin guztientzako ume, guraso, amona eta birraitonentzako egiteko aproposa dela.

Tabakaleratik kotxe partikularretan goizeko 08.15tan aterako gara. Edozein zalantzarako 667419735 (Luismi) eta 637830975 (Nieves) telefonoetan, edota aitzartemt@outlook.es emailean eta gainera www.aitzarte.com


Bukatzeko, oroitarazi negu gorrian gaudenez,
mendira eraman beharreko materiala hauxe dela:

  1. Eguzkitako betaurrekoak, txanoa eta esku larruak.

  2. Oinetako (botak) egokia elurretan eta lokatzetan ibiltzeko eta aldatzeko galtzerdi potoloak.

  3. Polainak, berokia eta elurrertarako nahiz eurirako xira.

  4. Primeran pasatzeko gogoak.

Izena emateko beti bezala Latxagan (Aitor Ikastola), Mª Reinako, Intxaurrondo Hegoa. eta Lauaizetako kirol koordinatzaileen bidez.

Formularioa: https://goo.gl/forms/HquSAMeWpI3xZPYj2

Animatu gurekin, Jontxo!!!

TRACKa

Comments are closed.