2017ko Asanblea eta Santo Tomas


Kaixo bazkide agurgarriok:

Urte bukaerara iristen ari gara eta laster konbokatuko dugun Ohiko Batzar Nagusira deitzeko zuengana jotzen dugu. Ah! eta bide batez, San Tomasak elkarrekin ospatzeko. Badira lau urte batzorde honek elkartearen zuzendaritza lanak egiten hasi zirenetik eta asko dira denbora tarte honetan gertatutakoak.Hutsuneak eta fitxaketa berriez gain, proiektu honekin jarraitzeko gogoz segitzen dugu: mendizaletasuna zabaltzea bai txikienengandik hasita, eta gure asmoak gauzatzen lagundu diguzuen guztiekin batera jarraituta. Berez, Asanblada  ongi eta gaizki egindakoak, hobetzeko iradokizunak… foro egokia dela iruditzen zaigu gure elkarteak markatuta dituen helburuak betetzen segi dezan.

Elkartuko gara:
Noiz : 2017ko abenduaren 16an. LARUNBATA
Non: Aitzarteko egoitzan.
Ordua : 20,00tan lehen deialdian eta 20,15tan bigarrenean.

Gai ordena :

 – 2017ko kontuen aurkezpena.
– Zuzendaritza batzordearen aldaketa edo partaide berriak sartzea.
– Galderak eta aipamenak.

Baina hitzegin bakarrik ez; ondoren, txistorra eta odolkia lagun ditugularik, urtean zehar izandako une  gozoak komentatzeko aukera izango dugu eta 2018ko planifikatuko ditugunak ere.

Etortzera eta lagun arteko giroan tarte on bat pasatzera animatu nahi zaituztegu.

Etorri zaitez !!!

AITZARTE MENDI TALDEA
Batzordea

Comments are closed.