Martxoak 23an. KORRIKA

Egunon denori :

 
                        Korrika badator !!!  eta AITZARTE MENDI TALDEA parte hartuko du bete betean Korrikan. Horregatik, adi egon eta ez galdu Korrikaren inguruko jaian  prestatu duguna !!!
 
Zuen zain egongo gara.

Korrika badator!!! Aurtengo 18.Korrikarekin batera, badatoz gure hizkuntza eta kultura indartzeko bultzadatxo bat  mateko beharra eta gogoa. Gure elkartetik bat egiten dugu Korrikak aldarrikatzen dituen balore eta konpromisoekin eta horregatik, parte hartuko dugu bete betean Korrikan eta honen inguruko jaian. Horretarako martxoaren 23an, elkartearen aurrean, 19.30tik aurrera afari meriendatxoa egitera gonbidatzen zaituztegu, gero 22.30ak aldera, Korrika heltzen denerako, tipi tapa ez ibiltzeko aitzakirik inork izan ez dezan.
Aurten, Ametzagainatik gora lekukoa eramatea tokatu zaigu: kontuz ibili behar dugu zeren gure kilometroa bigarren itzulian izango da (huskeri bat gu bezalako mendi goizale batzuentzat). Lekukoa Plaza Berrira jaisten den aldapako izkinan izango da, bainan esan bezala, Ametzagaina kalean. Gure dortsalaren zenbakia: 2432.
Zalantzaren bat izanez gero…. MERENDOLARA ETORRI eta bertan galdetu.
TTIPI TTAPA KORRIKAAA!!!

Comments are closed.