EKAINAK 17 Tologorri – Ungino Autobusez 8:15

Autobusa ez zen bete eta bertan bera geratu zen. BAINAN Jaizkibel kosta bira egin genuen, argazkiatan ikusi detzakezuten bezala.

Beste irteera bat,ikasturte honen azkena … eta ikusgarrienetakoa, eta ahalegin berezirik eskatzenez duena; ez dago aitzakirik, izena eman ahalik eta azkarren!

Ekainaren 17an Tabakaleratik goizeko 08:15tan autobusez abiatuko gara, egun honetan garaiz iristea eskatzen dizuegu, bidaia luza samarra baita.
Lendoñogoiti herrirantz abiatuko gara, Urduñatik pasata, Euskal Herriko eta Burgosko mugaraino, Sierra Salvada/Garobel mendi lerro harritsura.
450 metrotan dagoen herrixka honetatik, Tologorri (1.068 m) tontorraren itzalpean, igoerari ekingo diogu: “La Senda Negra “ izeneko bidea hartuko dugu, baso artean; zeharka eta malda gogorra ekidinez, Barrerillako igaro lekuraino iritsiko gara (alturari errespetua diozuenak urduri jartzen ahal zarete, baina egitan, ez dago inolako arriskurik); hemendik, lagun bidean malda suabeak igaroz gailurrera iritsiko gara.
Bista paregabeez gozatu ondoren, amildegietako bidera jaitsiko gara mendi lerroa alderik alde jarraitzeko, Menerdinga izeneko igaro lekuraino; hemendik, Ungino (1105 m) gailurra egitea badago edota Lendoñogoitiraino jaitsi.
Txango hau benetan zoragarria da, ezin duzue galdu.
Gogoratu irteera autobusez izango dela, pertsona heldu bakoitzeko 10 € ordaindu behar direla eta Tabakaleratik goizeko 08:15tan aterako garela. Izena emateko, ohikoa den bezala, Latxagarekin edo Mª Reina Eskolako kirol koordinatzailearekin kontaktuan jarri beharko duzue. Edozein zalantza argitzeko lasai deitu Aitzarteko telefonora (Tfno. 659/54.35.86), edo gure emailaren bidez: aitzartemt@euskaltel.net.

Comments are closed.