Eski Irteera

Kaixo mendizale agurgarriok:   Aurten ere ANTXETA TALDEArekin elkarlanean neguko jarduera bat antolatu dugu. Berriro elurretan egun pasa egiteaz ari gara alpino eskia ikasteko eta praktikatzeko. Jarduera hau hurrengo igandean, otsailaren 24an izango da eta Panticosa estaziora hurbilduko gara eskiekin zein trebeak garen erakusteko.   Honetarako, autobusez joango gara bertaraino; …

Continue reading

AINHOA-DANTXARINEA- ATXULEGI-ERREBI-AINHOA

Otsailaren 10ean. Tabakaleran 8:30ean Kotxez Txango honetan, Ainhoa ingurutik ibiliko gara. 13 kilometroko itzulia izango da, inongo zailtasunik gabe. Arrano Mendira ez gara joango, irteera oso luzea eta gogorra bihurtuko litzatekeelako. Ainhoako parkingetik abiatuko gara. Marka horiak jarraituz, Dantxarinearantz joango gara. Hara iritsi eta errepidea gurutzatuko dugu, kanpin aldera joateko. …

Continue reading

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN

IBARDIN – XOLDOKOGAINA- IBARDIN AZAROAren 16a – Kotxez 8:30ean TABAKALERAn   Ibardinen emango diogu hasiera ibilbideari, GR10en ipar-mendebaldera baliza txuri gorriei jarraituz. Igoera nahiko aldapatsuak zelaigune batera eramango gaitu,  Jazkibelen eta Xoldokogainaren aurrean. Ezkerretara egin eta Mattalera iritsiko gara, eguneko lehendabiziko gailurrera. Hortik behera, Bizkartuko lepora jaitsiko gara, eskuinean Munoa …

Continue reading

Finalista Eguna 2018

Aupa, mendizaleok!   FINALISTA EGUNA hurbiltzen ari denez, gogoan hartu gure mendizale txikien denboraldiko egun berezia dela. Urtero bezala, monitore talde batek lagunduko die. Aurtengoa Villabonan egingo dugu, eta ez dago aitzakiarik gure ausart txikiek egun polita gurekin igaro ez dezaten.   Urriaren 21ean izango da. Goizeko 08:15an geldituko gara …

Continue reading

Araia aranzazu

2018ko urriak 7, 8.30tan tabakaleran Autobusez Araian emango diogu hasiera ibilbideari, bide aldapatsu eta zuzen batetik gora. Allendeko lehenengo seinaleari jarraituko diogu, eta sigi-saga batzuen ondoren, lehenengo langara iritsiko gara. Bertan  hartuko dugu San Adrian/Allarte bidea. Adrianeko seinaleari jarraituta, baso arteko bidexka batetik, Iturriotzeko iturrira iritsiko gara eta ur freskoa …

Continue reading

IRAILAK 22 ETA 23. KANPALDIA-BIBAK

Aspaldiko, mendizaleok! Irailean gaude, eta, gainera, Porrontxo Jaien motorrak berotzen. Espero dugu oso ondo pasatzea. Urtero bezala, jaiak eta gero, … mendira! Gainera, irteera berezia gure mendizale gazteentzat. Dakizuenez, plana da larunbat arratsaldean ateratzea eta gaua mendian igarotzea, bibak eginez; gurasorik gabe!!!! Hori bai, Aitzarteko monitoreak han egongo gara dena …

Continue reading

Kurtso Bukaerako irteera

Kaixo, lagunok:   Gure egutegiarekin jarraituz, oso data berezira ailegatu gara, eta, beste behin, abenturaz beteriko asteburua pasatzera joango gara. Modu horretan, kurtso bukaera ospatuko dugu, eta gure mendizale txikienekin urte osoan bizi izandakoak komentatuko ditugu, esfortzu guztiak alde batera utzita.   Aurten, asteburuko irteera maiatzaren 26 eta 27an izango …

Continue reading

Bidarrai-Peñas de Itsusi-Harpeko Saindua- Bidarrai

ITSUSIKO HAITZAK KOTXEZ-TABAKALERAN 8:30ean   Gaurko ibilbidea putreen habiengatik ospetsuak diren Itsusiko Haitzetatik izango da. Kotxez Behe Nafarroara abiatuko gara eta, Bidarrai pasa eta gero, Infernuko Zubia gurutzatuko dugu, non deabruak errekara bere buruaz beste egin zuen, euskara menperatzea lortzen ez zuelako. Handik parking batera joko dugu, kotxeak uzteko eta …

Continue reading

Orreaga – Mendiaundi – Urupel

Orreaga – Mendiaundi – Aldaparri erreka – Urepel Maiatzaren 6an Autobusez. Tabakaleran 8:00tan Kaixo, mendizaleok: Irteera honetan mugako ibilbide historikoetan ibiliko gara, pagadiak, goi-larreak eta erreka sakonak tartekatuz. Nafarroa Garaiko Orreagan hasiko gara Donejakue Bidetikabiatuz, Lindus eta Mendiaundi inguruetako larreetara igoko gara, eta Ezkabako Ihesaren bidea hartuko dugu Nafarroa Behereako …

Continue reading