MANDOEGI
Azaroaren 24an
8:30ean Tabakalera (Kotxez)
Ibilbide zirkularra, Leitzalarrea aisialdi-eremutik abiatuta, Mandoegi eta Urepel gailurretara eramango gaituena.
Bi mendi igo arren, ez da irteera gogorra.
Ibilbide guztia ia 11 kilometrokoa izango da, 580 metroko desnibela gaindituta.
Ibilbidea Leitza herrian dagoen Leitzalarrea aisialdi-eremutik hasten da.
Izaieta eta Sarasainerantz hasiko gara ibiltzen, Ipar-ekialdera, bide zabal batetik. Kilometro bat ibilita, Izaieta eta bere basora helduko gara. Han izei ederrak eta altuera handikoak ikusiko ditugu. Aurrerago gure eskuinetara Sarasaineko harrespila utziko dugu. Handik, bidea jarraituko dugu ondo zaindutako aterpe batera iritsi arte. Hara iritsi baino lehentxeago, ezkerretara joko dugu eta igoera gogor bati ekingo diogu. Munora igotzen den zuhaiztiz estalitako bidezidorra da, baina, Munoara heldu baino lehen, ezkerretara desbideratuko gara, alanbre-hesi batetik, eta 300 m. jarraituko dugu ateratzeko Munoa eta Urepel lotzen dituen mendi-kateraino. Bidea ehizaleku batzuen atzetik igarotzen da, zelaian ibiliko gara eta, malda hasten denean, eskuinerantz desbideratuko gara, basoa zeharkatzeko poliki eta gorantz. Iturri baten ondotik pasatuta, hesi bat gurutzatuko dugu. Apur bat aurrerago toki ireki batera iritsiko gara, eta gure aurrean ikusiko dugu Mandoegira igotzen den aldapa.
Urepelera joateko, 700 bat metro atzera egingo dugu igoera labur baina zorrotzari aurre egiteko. Goiko aldera iristean, eskuinerantz egingo du bideak, eta basotik aterako gara Urepel gailurrera.
Urepeletik behera, 150 m. jaitsiko ditugu mugarri bateraino. Handik ezkerretara hartuta, bidezidor belartsu eta eroso batetik Leitzalarrerantz jaitsiko gara, kotxeak ditugun lekura, alegia.
Eman izena hemen:
-Latxaga, Aitor Ikastolan, Konkorrenean.
-Mª Reina Ikastolan
-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan
-Lauaizetan