Finalista Eguna 2018

Aupa, mendizaleok!

 

FINALISTA EGUNA hurbiltzen ari denez, gogoan hartu gure mendizale txikien denboraldiko egun berezia dela. Urtero bezala, monitore talde batek lagunduko die. Aurtengoa Villabonan egingo dugu, eta ez dago aitzakiarik gure ausart txikiek egun polita gurekin igaro ez dezaten.

 

Urriaren 21ean izango da.

Goizeko 08:15an geldituko gara Tabakaleran. Erne! goizean goiz jeiki eta puntualak izan, mesedez. Autobusez joango gara Villabonara. Ibilidearen iraupena 2h (13 km) besterik ez dira, gure txikientzat huskeria! Hamaiketakoa bidean egingo dugu (zuek eraman behar duzue), eta zirkuitua bukatzean Egiara itzuliko gara Aitzarteko lokalean bazkaltzera, pizza eta zerbait gehiago. Ondoren, opari batzuk zozketatuko ditugu eta diplomak banatuko ditugu. Arratsaldeko 5etan pasa zaitezkete txikien bila.

 

Txango hau zortzi urtetik gorakoentzat da, edo zazpi urtekoentzat Aitzarteko txangoetara etortzen badira.

 

SEKULAKO PLANA! Izena eman urriaren 16a baino lehen (horrela guk txangoa ahalik eta hobekien antolatu ahal izango dugu), betiko kontaktuen bidez: Latxaga Aitor Ikastolan; Mª Reinako eta Lau Haizetako kirol koordinatzaileak; formulario edo Aitzarteko aitzartemt@gmail.com.

 

FORMULARIOA

 

Hurren arte!

Comments are closed.