Urtarrilak 14. Plaza Handin Goizeko 9etan
Egia-San Markos-Txoritokieta-Zamarbide-Egia
Urtea hasteko, gure txikientzako txango erraz eta polit bat prestatu dugu.
Egiatik aterako gara San Markos aldera abiatzeko eta handik Txoritokieta eta Zamarbidetik ibiliko gara. Han hondakin megalitikoak ikus ditzakegu eta Donostiako inguruko bista ederrak izango ditugu. Bidean hamaiketakoa egingo dugu eta bazkaltzeko orduan Egiara itzuliko gara.
Ibilbideak ez dauka inongo zailtasunik. Beraz, irteeretara etortzen zareten ohikoentzat oso erraza, eta gurekin mendia ezagutzen hasi nahi dutenentzat ere oso aproposa da.
Ibilbedea 16´5 kilometrokoa da
Hitzordua 9etanPl.Handin
Eman izena hemen:
-Latxagan, Aitor Ikastola Konkorrenean.
-Mª Reina Ikastolan
-Intxaurrondo Hegoa Ikastolan
-Lauaizetan
– Formularioa: https://goo.gl/forms/DDoeHLzHULgs5xxr1
Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi: Nieves 637830975, aitzartemt@outlook.es, edo aitzartemt@gmail.com
Igandera arte.