BARINDANO-BASAURA-BARINDANO


BARINDANO-BASAURA-BARINDANO
AZAROAREN 19an. KOTXEZ
8:30ean TABAKALERAN
Irteera honetan Ameskoa barrenatik ibilbide polit bat egingo dugu, nahiko ezezaguna da, baina leku interesgarriak ditu: kobazulo bat eta bi sakan, arte baso batean ezkutuak.
Barindano herritik abiatuko gara, pista batetik sakan batera joango gara, marka horiak jarraituz,arte handi baten ondoan pasako gara, eta gero zubi bat gurutzatuta pistara itzuliko gara. Bideak Lokiz azpiko harkaitzetara hurbilduko gaitu Itxako iturbegiraino. Handik “La Poza” sakanera sartuko gara. Handik gutxira mendian sartuko gara eta Basaura kobazuloko sarreraraino iritsiko gara.
Kobazuloa ezagutu eta gero, igoera gogor baten ondoren, alde batean izugarrizko harriak izango ditugu eta beste aldean mendiaren ebakidura behatoki batera iristeko, eta handik ingurua ikusteko aukera izango dugu.
Berriz abiatuko gara beste pista bat hartzeko eta Zestegi sakanean sartuko gara. Bukatzeko, Elarrieta zubitik Uliarra ibaia gurutzatuko dugu, eta poliki-poliki Barindanorantz jarraituko dugu.
Irteera 12´5 kilometrokoa da eta desnibela 450 metrokoa.
Anima zaitezte!!!!!
Tabakaleratik goizeko 8:30tan kotxez aterako gara. Izena emateko, Latxagan (Aitor Ikastola),Mª Reina eskolako eta Lauaizetako kirol koordinatzaileen bidez edo beheko formularioan. Zalantzaren bat izanez gero, e-maila bidali aitzartemt@gmail.com helbidera edo 667 41 97 35 (Luismi).

 

 

 

Comments are closed.