VALLIBIERNA ETA OBARRA (IRAILAK 30a- URRIAK 1a)
Kaixo mendizaleok:
Kurtso hastera goaz; gure txikiek asteburu zoragarria mendian pasa eta gero, orain helduen txanda da: asteburua Pirineoetan pasako dugu, beraz kasu honetan esperientzia eta trebezia beharko da.
Plana honakoa da:
1. Larunbata, Irailaren 30ean: Aneto herritik kotxez presa bateraino abiatuko gara eta han aparkatuko dugu.
GR11 hartuz Llauset aterpera igoko gara eta han indarrak berreskuratuko ditugu. Atsedena eta gero GR 11 jarraituz Villabiernako gailurreraino.(3.067 m)
Handik Culebra tontorrara joateko Zaldiaren bidea pasa behar dugu, bere izenak adierazten duen moduan zaldiaren gainean, hori bai ondo lotuta joango gara arriskurik ez pasatzeko. Tontorra iritsi eta gero jaitsiera hasiko gara abiapunturaino. 6-7 ordu beharko ditugu 13 km egiteko.
2. Igandea, Urriaren 1ean: Kroketaren bidea egingo dugu, oso bide polita da, zati batzuk harrizkoak eta beste batzuk baso batetik. Gure ibilbidea Bonansa gainean hasiko da, GR 15 jarraituz Alins herritik pasako gara eta handik gurutze batera iritsiko gara: Vallabriga markatzen duen bidetik jarraituko dugu (GR 18-1) eta Obarra haizpitartetik Croqueta pasabidera ailegatuko gara eta han bide ferrata egin dutenarekin elkartuko gara. Denok elkarrekin Ballabriga herrira jaitsiko gara eta han gure ibilbidea bukatuko dugu Erromanikoa den Obarra santutegia bisitatu eta gero.
IRTEERA: 2 aukera egongo dira:
Ostiralean, Irailaren 29an 17´00tan
Ostiralean, Irailaren 29an 19´30tan
Tejeria Kalean (Polikiroldegiaren aldapa ondoan)
Irailaren 26an baino lehen apuntatu ezazue, mesedez. Kopurua jakin behar dugu lo egiteko tokia hartzeko.