Hurrengo Irteera prestatzen ari gara. Aste Santua pasa eta gero izango da. Oso plan polita,
Irati inguruan pasatuko dugu asteburu osoa, apirilaren 16a eta 17a
organizado un fin de semana, 16 y 17 de Abril.
Sabado:
Apirilak 16, goizeko 8:30ean Tabakaleratik Nafarrora abiatuko gara. Urkiagatik Sorogainerano
zeharkaldi polit bat izango da. ADI (1457m.) tontorretik pasatuz.
12km. Gutxi gora behera.
Zailtasuna: Erraza
Donostitik Zubiri herrira abiatuko gara. Kotxe batzuk Sorogainen utziko dugu. Gero Zubiri-ra
itzultzen direnean, denok elkar Urkiagara joango gara, gure ibilbidea asiera emateko.
Sorogainera iristen garenean Zubirira joango gara, eta hango aterpean (Zaldiko) pasako dugu gaua.
Igandean:
Apirilak 17, Auritzera abiatuko gara, kotxeak utzi eta Menditxurira igoko gara, tontorrean
izugarrizko panoramika ikusteko aukera izango dugu. Udaberrian, bere magalean elurra egoten da
eta horregatik du izena Menditxuri.
Luzera: 11km.
Zailtasuna: Erraza
Bazkaldu eta gero Egiara itzuliko gara.
Aterpearen prezioak:
Lo egitea: 10€
Afaria: 11€
Gosaria: 3€
Mikrouhina dago; beraz, nork bere afaria eraman dezake.
Baita plater konbinatuak dute.
Gogoratu:
* Lo-zakua eraman behar da.
* Larunbateko eta igandeko hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar dira.
Zaitezte, lekua ederra da, eta, gainera, aukera izango dugu