Urte bukaerara iristen ari gara eta laster konbokatuko dugun Ohiko Batzar Nagusira deitzeko zuengana jotzen dugu. Ah! eta bide batez, San Tomasak elkarrekin ospatzeko. Badira lau urte batzorde honek elkartearen zuzendaritza lanak egiten hasi zirenetik eta asko dira denbora tarte honetan gertatutakoak.Hutsuneak eta fitxaketa berriez gain, proiektu honekin jarraitzeko gogoz segitzen dugu: mendizaletasuna zabaltzea bai txikienengandik hasita, eta gure asmoak gauzatzen lagundu diguzuen guztiekin batera jarraituta. Berez, Asanblada ongi eta gaizki egindakoak, hobetzeko iradokizunak… foro egokia dela iruditzen zaigu gure elkarteak markatuta dituen helburuak betetzen segi dezan.
Elkartuko gara:
Noiz : 2014ko abenduaren 19an.
Non: Aitzarteko egoitzan.
Ordua : 20,00tan lehen deialdian eta 20,15tan bigarrenean.
Gai ordena : – 2014ko kontuen aurkezpena.
– Zuzendaritza batzordearen jarraipena eta hala balitz, batzorde gai berrien aurkezpena.
Mendi irteeretako ardurak antolatzaileentzat.
– Galderak eta aipamenak.
Baina hitzegin bakarrik ez; ondoren, txistorra eta odolkia lagun ditugularik, urtean zehar izandako une gozoak komentatzeko aukera izango dugu eta 2015rako planifikatuko ditugunak ere.
Etortzera eta lagun arteko giroan tarte on bat pasatzera animatu nahi zaituztegu.
Etorri zaitez !!!
AITZARTE MENDI TALDEA
Batzordea
-
Cuándo : El viernes 19 de diciembre del 2014.
-
Dónde : En la sede del club.
-
Hora : A las 20,00h en 1ª convocatoria, y a las 20,15h en 2ª convocatoria.
-
Orden del día : -Presentación de las cuentas del 2014.