Azaroaren 22an Aldatz-Ireber-Otsola-Arraras
Kaixo, mendizaleok: Udazkeneko koloreez eta argiaz gozatzeko irteera polit bat prestatu dizuegu. Eta, bide batez, Basaburuako parajeak, herriak eta basoak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Lekunberritik gertu dagoen Aldatz herritik abiatuko gara, pagadiak eta zelaiak zeharkatuz Ireber tontorrera igoko gara, bertatik dagoen ikusmira zoragarria patxadaz disfrutatu, Otsola zelaietara jaitsi, bertako iturrian freskatu, eta pagoen eta gaztainondoen gerizpean Basaburuaren bihotzean dagoen Arraras …