Martxoaren 18 eta 19 Zestoa-Donostia

BI PERTSONENTZAKO BAKARRIK GERATZEN DA
Idatzi Aitzarte@gmail.com
nahi duena joan, baieztatzeko.

Aitzartekideok.
Martxoaren 18 eta 19rako proposamen ikaragarri batekin gatozkizue. Helburua Zestoa Donostia bi etapatako ibilbidea burutzea izango da. Horretarako hiru egunetako lanazehaztuko dugu:

● OSTIRALA 17
Aitzarte elkartean 20:00ak baino lehen, poltsa edo motxila batean: nezeserra, dutxarakoak, aldatzeko arropa, oinetako erosoak (etxean egotekoak), lo zakua
(maindireak ere posible da), pijama… utzi behar duzue. Hurrengo egunean, erosoago joateko kotxez garraiatuko ditugu Otabardi aterperaino.
● LARUNBATA 18
Tabakaleran 07:45tan puntual puntual ​ geldituko gara Zestoara doan Lurraldebusa ​ (4,65€) 08:00tan hartzeko. 45 minutu eskaseko bidaian,
bainuetxeagatik ezaguna den herrira iristean, bideari ekingo diogu. Hasteko
Aizarnara doan bidea hartuko dugu. Santa Engraziko ermitarako errepideak (60 min) hurbilduko gaitu Ernio ingurura: GRa jarraituz Gazumera goratuko gaituen bidexka hartu eta 15 minututan gailur polit honetan dagoen paisaiaz gozatuko dugu. Denbora gehiegi galdu gabe, Zelatunera jaitsi eta eguneko erronka garrantzitsuenari ekingo diogu, Ernio hain zuzen ere, Tontorra zapaldu ondoren, berriro Zelatuna atseden hartu eta Andazarrateko gainaruntz abiatuko gara. Hemendik Otabardi aterpetxera jaitsi eta ondo merezitako atsedenaldia, afari ederra eta lo egiteko aukera izango dugu.
● IGANDEA 19
08.15tan gosari legea egiteko tenorea izango da. 09.00tarako abiatuko gara Andatza aldera. Hauxe izango da asteburuko bigarren helburua. Gailurrean hamaiketakoa egin ondoren Usurbilera zuzenduko ditugu urratsak. 13.24ko trena hartuko dugu (​ 1.70€​ ) eta 15 minutu eskasetan Donostian izango gara.
Norbaitek pentsatu badu txangoaren bukaeran gaudela zeharo oker dabil: izan ere, Egiara iristean, agian zerbait hartzeko astia izan dezakegu, ​ Aitzarteko egoitzan bazkaria prest izango dugu asteburuari behar bezalako amaiera emateko​ .Martxoaren 18 eta 19 Zestoa- Donostia
OHARRAK:
1. Lo zakua edo maindireak beharrezkoak dira aterpean lo egiteko. Maindireak etxetik eraman ditzakegu (oheak 90×200 cm-koak dira). Aterpean maindireak alokatzen dituzte 3 €tan. Esku-ohialak (1€) alokatzeko ere aukera badago
2. Ostiralean, martxoaren 17an, arratsaldeko 20.00tan ekipajeak jasoko ditugu kotxez eramateko eta hurrengo egunean karga gutxiagorekin joan ahal izateko Ekipaje horretan lo-zakua, maindireak, aldatzeko arropa, nezeserra, etxe barrurako oinetakoak… sar ditzakegu.
3. Aterpetxeko egonaldia (​ Aitzarteko bazkideek 17€ eta bazkide ez direnek 32€
ordainduko dute​ ) aldez aurretik ordaindu behar da Aitzarteko hauetako kontu
batean:
KUTXABANK: ES04-2095.5004.46.1060816229
LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111
Ez ahaztu aipatzea kontzeptuan O
TABARDI​ eta zuen​ izen-abizenak
Aterpetxean lo egiteko ​ 30 leku besterik ez daudenez​ , erreserbak egingo ditugu izen ematearen eta ordainketa ordenaren arabera.
4. Edozein zalantza izanez gero, ​ aitzartemt@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude